Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/12

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

etzeuan izandu. Non est qui consoletur eam ex omnibus charis eius (Jhren.1.), esaten deu Jeremiasec, ezta consola daguiqueanic Virgiña, ez eta bere maite gucien artean. Ez guri orrelacoric esan Jeremias: ezta izango Juduen artean, orreec dira etsai gogor ezaguera baguecoac: baña eztala iñor ere Virgiña consola daguiqueanic, are bere adisquide, bere aide, bere maite gucietatic, ex omnibus charis eius? Ezta sinistaquizuna. Ezperen Aita Eternoa, arren zeuc ere consolatzen eztezu zeure alaba maitea! ez, ez; berariaz laja deu eroria, ta egun gucian damuz ta miñez azpiratua, posuit me desolatam, tota die mærore confectam (ibidem). Espiritu consolagarria, arren zeuc ere ez, eztezu zeuc ere zeure ain biotzecoa dezun esposea consolatzen? Oi eta miñaren portitza! berariaz ezcutatu zaca, ta urruti chitez igues eguindio, longè factus est â me consolator (ibidem). Edolaric consolatuco al deu bere seme alboan deuanac: ez eta hori ere, aurqui esango dedan bezala.

Nombait ala bearco cenduen ama penatua, ez bestetan, ezpada uts utsic zeure negarretan arquitu gozagarri piscaren bat. Baña cer diot? Santu ascoc diotenez, ceiñ ere dan pisca gozagarri hori, ucatu citzacan Virgiñari. Beste damuz, ta miñez daudenac, negar eguiteaz arintzen oi deue beren biotzetaco pisu itogarria: baña Virgiñari quendu citzacola, dioe, are atseguin chiqui au, argan eguia izan cedin, omnia flumina intrant in mare, et mare non redundant (Eccles.1.), ibai guciac itsasoan sartzen dirala, ta itsasoac ezteuala gañez eguiten. Virgiña santearen biotzean sartzen