Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/2

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

il ta lurperatu zanean. Artaraco bada nere iritzian dago Virgiña gurutzearen ondoan zutic, balanza au escuetan deuala; icusi daguigun Adanen humeac, nolaco Justicia eguiten dan, ez pecatarietan, bai gure pecatuac bere contura artu cituan batean, bai Jaungoico-guizon, pecatu bagueco, Virgiñaren seme bacarrean. Gaur bada hitzeguin beardegu, Calvarioan ta gurutzearen ondoan bagueunde bezala, balanza au bere escutic quentzen diogula Virgiñari, ta artzen deuala bacoitzac bere escuan, pisatzeco aldebatetic Virgiñaren miñac, ta samiñac, damuac ta doloreac, bestetic gueren ajolacabea, ta ardurabaguea, eta cein esquer gaistocoac gueraden.

Cer da au, esango dit norbaitec, Virgiña orrec icenic ezteu, beiñ bederic aitatzeco? Eranzungo digot, gaur bear guenduela icen orren eguna: baña ez egunic idorotzen dedala, ez eta Virgiñaren icenic gaurco euangelioan. Berriz ez bide dira ondo elcar aditzen Virgiñaren icena, ta Virgiñaren doloreac, eta orregatic alde eraguiten zaca gaur icenari. Nic esango det cer dan. Virgiñari deritza Maria, ta icen au da alde batetic ezti, gozoa, ta adierazotzen digu Jaungoicoaren ama bere aunditasun, ta doaiñ guciaquin: bestetic da miñ, garratza, ta adierazotzen diauzcu Virgiñaren doloreac, cergatic aimbat da Maria edo itsaso miña: baña cerez mindua, ezpada oñacez, atsecabez, damuz? Orain bada ezti gozoa dan bezanbat,