Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/3

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

camporatzen degu gaur Virgiñaren icen au: miña ta garratza dan bezan bat, betor, ta bego: eztagoca besteric gaurco egunari. Aldera gaquizquion bada gurutzeari, ta Maria Virgiñari.

Baña cer da hori Virgiña guciz santea? cer esan nai digu zeure aurpeguiera damugarri orrec? Cerentzat dezu soñeco gaua dirudien hori? Cer eguin da zeure beguien gozoa? nora joan da zeure arpeguico edertasuna? non ezcutatu da zeure colorearen naste churigorri preciatu hura, edo nola dago aiñ itsusqui ubelduric? Oraindaño esan oi cideen, zeu ciñala araco ceruan beiñ batean aguertu zan señale aundia, izarrez burua, illarguiaz oñac, ta gorputz gucia eguzquiaz janci, ta ederturic ceucana. Eta badacust, utseguin ceueela. Ezperen non cerate esquer gaistoco izarrac? Oi eta atera albaneguiz beren lecutic, Señora oni beardanezco coroe bat eguiteco! Non cera, Cinthia, illargui aldagarria? Oi eta albanegui oñazpicotzat ezarri aren oñazpietan! Non ote zabiltza oraingoan bederic ezaguera bagueco eguzqui itsua? Oi eta zeure argui-errañuetatic epaqui albaneguio gueure Ama mindun oni manturic ederrena! Orrela egon bear deu Virginaric gozoena, miñez, damuz, ezpataz ene biotza josiric?

Eta Ama maitea, atozea, non da zeure aurra, Jaungoicoa dan hume chucun, polit hura? eztaucazu besoetan, eztaramazu escutic, eztezu alboan, ez beguien aurrean. Non da zeure seme bacarra? non zeure argui, zeure asnase, zeure bicia? Ote da gurutzean dagoan gorputz itsusi beztu hura? Oi eta hori orrela baldin bada, cein ur, ta sa-