Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/21

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

ô gueu Adanen ondorengoen artean esquer gaistoco humeac! gueure escuan dago graciarequin batean Virgiñari bere doloreac gozatzea, ta ecartea bere atseguiñac, eta pozaldiac: jarrai daguiogun Christori, Dauidec bezala, ojuca, ta negarca; artu daguiogun gueren biotzetan betico gorroto, ta etsaigo aundi bat pecatuari. Orrequin emendic aurrera ezta joango gueure contura Christoren eriotzea, ta Virgiñaren doloreac: ezta len bezalaco otsic gueure contra banatuco ez ceruan ta ez lurrean. Biz ala, ó doloreen ama, eguiñaz lotsa guera, pecatuaz damu degu; ta iguzu arren damu au biciago, ta andiago. Zeugana gatoz gucioc, zeure amodioac gacartzi [40] zeure oñetara: besteac artzen dituzu ondo, ez algaituzu geu botaco zeugandic. Eztegu mereci zeure seme alaba izatea; baña ala ere nai oi dezu dei zaguitzaten pecatarien ama. Gaizqui bicitu guera, Jaincoa ofenditu degu, aren legue santea autsi degu maiz: gueuc gurutzeratu degu zeure semea, gueuc zauzcatzigu ain dolorez betea. Ala gaizqui. Baña etzaude alperric gurutzearen ondoan, zutic zaude, gueuri laguntzeco, eta semearequico gueure bitarteco ona izateco. Barcaciozca nagoca, emen dauden gucien partez, ta barcaciozca nagotzu: uquitu eguidazu biotz au, beraa dedin, ta samur dedin; bete eguidazu pecatuaren gorrotoz, ta Jaungoicoaren amodioz. ô Jesus Virgiñaren semea, esan eguiozu berriro argaitzala bere semetzat: ô Maria Jesusen ama, izan zaite berriz gueure ama: izango guera zeure semeac, ez oraindaño bezala muquer, gogor, legue bague