Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/20

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

ceiñ moduzco esamesanac. Ala dioe ceruan aingueruen artean, ala dio[e] infernuan deabruen artean, ala dioe lurrean christau gucien artean. Eta dalaric au eguia, eztezue arduraric artzen, ta guezurra baliz bezala, pecatu eriozcoan ondaturic zaute: ez lengoacgatic negar, bai berriro beste asco eguiten diarduzute. Eta cer da au, ezpada adierazotzea, atseguin dezuela Christo gure Jauna illic icustea: badiozue, ondo dagocala, il dedilla, naibadeu, ala nai dezuela, ta naiz eztanda daguiela, baita il ere dedilla dolorez, ta miñez Virgiña guciz santea. Bay bai, badira emen asco onezaz alegratzen diranac. Cergatic? cergatic eztan bere biotza dolorez urratzen, ta bere bularra golpez zatitzen deuanic: cergatic eztan negar eguiten deuanic Christo illic, ta Virgiña dolorez icusiaren damuz, ta urriquimenduz. Ta possible ote da, au esan dedilla eguiaz, ta zeuen biotzac icararic artu eztezaela? nai ote dezue, ots deshonragarri au zuecgatic banatzea, ta zeuen contura joan ditezen Christoren eriotzea, ta bere amaren doloreac? Ez arren, neure christau onac, ez Christoren odolagatic, ez Ama Virgiñaren doloreacgatic.

Arestian enzun dezue, orretaraco cer eguin beardezuten; autsi biotzac dolorez, bularrac golpez, beguiac negarrez, scindite corda vestra, cerren eriotzea eracarri diozuten Virginaren seme preciatuari, aita bezaiñ Jaungoico dan guizon bati, gaitzic iñoiz ere [38] onic asco beti eguiten dizuten Jaunari [39]. Baña cembat bider, ceiñ maiz, ceiñ itsusqui cein gauza chiquiacgatic? oi eta non da gueure lotsea?