Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/19

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

aguindu ta berac naizeuala. Eta cer eguin ceuan, guezur artatic bere burua ondo ateratzeagatic? Bein danic bein aguindu ceuan mundu guciac urratu ceguiela soñecoa, ceña oi zan orduan damuric aundienaren señalea, janci citezela cilicioz, eta ceguitela negar Abnerren honretan, scindite vestimenta vestra, et accingimini saccis et plangite ante exequias Abner [37]. Baña etzan hori asco adiña, cebillen guezurra, ta otsa deseguiteco: ta argatic Erregueac berac lagundu ta jarraitu nai izandu cituen Abner zanaren catauac, edo illoea, rex Dauid sequebatur feretrum: ta obian gorputza sartzeracoan, adiaca ta deadarrez asi ta negar aundiac eguin cituan, cumque sepelissent Abner in Hebron, leuavit rex Dauid vocem suam et flevit supra tumulum Abner. Eta oen gucien ondoren cer icusi ta suertatu zan? Escritura santeac digona. Eriotz hura eguin berrian, gende guztiac sinistatu ceuan, Erregueac aguindu ta eguin zala: baña icusi cituanean Erreguearen miñ, negar, ta beste damu aundi, ta eguiazco baten señale aec, orduan conturatu zan gende gucia, ta ezagutu ceuan, etzeuala erregueac aguindu, alaco guizonari bicia quentzea, tum demum cognovit omne vulgus, et Israel universus, quoniam non actum esset a Rege, ut occideretur Abner.

Bada, ene christauac, cer juicio zuezaz eguin aldaguiquet adiuntza onetan? Icusten dezue, Virgiña doloreen gueieguiaz ozta bici dala, cerren bere seme bacarrari bicia quendu dioen. Otsa banatu da munduan, il deueela zuen pecatuacgatic, eztira oec edo