Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/18

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

bere doloreac.


Ez nuque nai iñor ajola, ta ardura bague onetan erori litequean; cergatic hori balanzaren beste aldean ifinten badegu, nere iritzian aiñ astun izango da, ta aiñ damugarri Virgiñarentzat, nola esan ditugun dolore guztiac. Baña bildur naiz, eroriac daudela chitez asco. Eleiza ama santeac, dacusela Virgiña gurutzearen ondoan, itantzen deu, quis est homo, qui non fleret, Christi matrem si videret in tanto supplicio? Cein da guizona, balecus Christoren ama alaco penaz, negar eguingo ez leuqueana? ez lizateque guizona, bai abere, bai zembor, bai arcaitzen bat. Baña Eleiza Santea, zeure colcoan, zeure barrutian, emen Azcoitian, badira guizon ta emacume ascó, ez erruquiric, ez damuric, ez miñic, ez guichien dan sentimenduric deueenac, Virgiña icusiagatic doloreen gueieguiaz gañez eguinic. Cer digot, damuric ta erruquiric ezteueenac? asco ta asco dira emen ajola ta ardura bagueac, Virgiña ala icusiaz, barrez, ta atseguiñez, ta pozic daudenac. Juduac izango dira orreec, deabruac, abere basotiarrac. Ez Eleiza santea, eztira Juduac, christauac derizte: eztira demonioac, arenac bai: eztira abereac, bai aec baño latz gogorragoac.

Dauidec, ta Israel guciac emango digu pruebaric onena. Quendu cigon bicia Joab capitanac modu gaistoz Abner ceritzan bati: ta ara non bereala Israel gucian eleac ta beleac banatu ciran. Otsa banatu zan, eriotz hura eguin zala, Erregue Dauidec