Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/17

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

euangelioan Virgiña gurutzearen ondoan, baña eztacust beste lagunic ezpada San Juan, ta beste emacume bi. Etzigoen bada Christori jarraitzen beste ascoc, ta aurrenez bere amabi Apostolu santuac? ala da eguia. Non dabiltza bada, edo non ondatu dira? nola eztaude Virgiñarequin Gurutzearen ondoan? eta besteac lagun eguingo ezpacigoen ere, cergatic eguin bear eztigoe bere escuelarrac, beretzat beregandu cituan amabi anay santuac? Non dabiltza? non ibillico dira? batac saldu, ta besteac ucatu deu, ta gañeracoac joan zaizca igues, utzitzen deueela bacarric bere etsaien artean. Oi eta ceiñ itsusqui dirudien, bearrenac, ta bearrenean utseguitea, Christo gure Jauna aiñ erraz utzitzea, Virgiña largatzea ain bacar. Ez alda Azcoitico Escuela santa onetan orrelacoric icusico: ezta emen izango ez Christo saltzen, ez ucatzen deuanic, ez Escuelatic igues dabillenic, ez Virgiña bacar utzitzen, deuanic. Apostoluac anarteraño etziran sendo fedean; ta etzan miresteco, guizon argal erbal, bildurti batzuec utseguitea. Baña oraingo Christoren escuelarrac, aiñ sendo dirala fedean, ain ceruco indarrez, suz, arguiz beteac daudela, onelaco anayac utseguitea, escuelara bague, echean, jolasean, jocoan, lotan, eizean ibiltea, hori bai, lizatequeala gauza itsusi, ta damugarri. Berriz ere esango lioque amac semeari, norc nizas contu iduquico deu, norc zaituco nau ni? Bearrenac igues diazquit, nola etorrico zaizquit besteac? ceregandu dituzunac, eztira malmetitzen, ezteue nizaz casoric eguiten, ta cer contu besteac eguingo deue nizaz? ta orra non Escuelaco anayac ere gozatuco ez lequizquioen Virgiñari