Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/16

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

orde, ô commutationem! filius Zebedaei pro filio Dei, servus pro Domino, homo purus pro Deo vero traditur. Etzioen bada hitz oec consueloric eman Virgiñari, ez eguiaqui San Juanen aldetic, ceiña beti izan baitzan aren seruitzari, ta seme leyal bat: baña bai gueure aldetic; ceiñac gueure pecataritasunean amatzat daucagula Virgiña, ain guichi arzaz contu iduquico guenduan. Cein dira guichi Virgiñaren doloreaz contu eguiten deueenac? Cein guichi doloreen amagana beren jaiera deueenac? Cein guichi, hura triste icusi ta tristatzen, hura damuturic icusi ta damutzen diranac? Norc nizaz contu eguingo deu, cigon Virgiñac? ausaz eguiten deue araco aec, ta aec, urte guztian beren gustuai darraiztenac, beren jostaetac aoan, gogoan, biotzean darabiltzatenac, ta urtean beiñ, ta hori ere ozta ozta, ostiral santuz edo, Virgiñaren doloreaz oroitzen diranac? Araco, onelaco egunetan ere, Eleizara datoztenac, ez Virgiñari lagun eguitera, ez aren miñac gozatzera, ez negarrez egotera, bai pecatu berriac eguitera, bai Virgiñari bere doloreac aunditzera, bai ezpata hura bere biotzean barrunago sartzera beren gogoeta itsusi loiaquin, beren gueñu, siñu, beguiratze lotsabagueaquin, beren hizqueta lizun liquitsaquin? Cein dira oec, ta aec? Eztaquit nic: eztaquiola nai Jaincoari Eleiz onetan alacoric izatea.

Edolaric izango aldira beste asco, Virgiñaz contu deuaenac, ta aurrenez nere iritzian bearco deue Christoren Escuelarrac, aren batzarre [36] santu au compontzen deueenac. Badacust gaurco