Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/9

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da
Eŕiko olerkaria


Ez gizon bakoitzak, bakaŕik, eŕiak ere dagozkioen gogoa ba-dute. Askotan, gizonen gogoak estuak, itxiak izan dira, ordea, eta biotza, kutxa josia antzekoa, daramate. Alaitasunak eta naigabeak, edukiaz, baŕu-baŕuan gordeak dauzkate.

Eŕien gogoak irikiagoak, zelaitsuagoak eta zuriagoak dira. Naigabe beltz eta lañutsuak, estuasun samiñak, zorion alaia, iribaŕa eta algara, zokonetik sortuz, eŕiai biotzetik dijoazkio atarira, eŕez oso, lurpeko ituŕitik ur garbia jayotzen dan bezela.

Gizon ixila, geienetan bkeoitz, askotan zitala. Biotzeko naiak, alai edo gaŕatzak, azaltzea ez dituan eŕia, eriotz-ertzian dagoana da; osasuntsu dana ekaitz aldean kementsu, zigorpean indartsu eta zorionean iribar arpegiaz dager, ordez.

Oñazean antzia, zigorkatuen iŕintz bildurgaŕia, pozaren algara zabaltzen dutenak olerkariak dira, eŕien