Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/10

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

sustraietatik datozen olerkari apalak. Oien bitartez eŕitaŕen asmo-asnasak, egoki ausnartzen dira.

«Jatoŕiz, etxe txiroetatik zegozenak ziren «Trobalariak», olerkariak, bañan, goitar argiak sututakoak ziralako «Trobentzako» luŕalde edeŕak iñork baño obetoago landu zituzten, nun-nai abeŕi maitetasuna za balduaz» (I).

Euskal-eŕia, biotz-naiaz aberatza dalako, olerkari ugarien solerkua izan da. Baño ¿zenbat olerkarien bertsoak ez ezik, izen utsak ere galdu dira? Antziñakoen beŕirik gutxi, gerokoenak asko ez, oraingoenak bai, guztiak jaso ez-ba-ditugu ere.

Olerki eŕez, goxo eta politak egin zituen Otaño'tar Kepa M. beŕiro datorkizu. Arjentina mugabeko zelaietatik, gizadi onen asieran, euskal usain edeŕaz kutsututako bertso-olerkiak bialdi zizkiguna, orain bigaŕenez, dagerkigu. Gizona il ba-zan ere, bero euskogogo-sutsua olerki oietan daukagula, esan lezakegu.

Ona, benetan, eŕiko olerkari iaio bat.



(I) Historia política y social de los Trovadores. Victor Balaguer.