Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/11

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

SINISMENA, ABEŔIA, MAITASUNA

Oietxek eŕiko-olerkarien kemen goitaŕak, beti, zirikatu dute. Eta ez uste, Euskla-eŕian bakaŕik, alderadi guzietan ere baita. Gizon taldeak sutu eta zoratzen dituzten zaletasunak Jaungoikoaganako, sorlekuaganako eta maitetasunaganako zaletasunak oi izan dira. guda, zitalkeri, gauz zaiak eta ekintz aŕigaŕiak maitetasuna, abeŕia eta siñismenagatik sortu dira. (2) Eta olerkariak, iñork baño obetoago biozkada oiek ausnartzen dituzten ezkero, iñork baño obetoago azaldu eta argitaratzen dituzte ere.

Maitetasunaren edertasun zoragaŕia nork olerkarika bezin indartsu abestu? Siñismen argi egiazkoaren bizitasun eztitsuak, gizonen begietara, olerkariak bezin ondo nork aurkeztu? Abeŕiaren eriotz-miña, sorteŕiaren kate-zauriak, izkeraren bizi negargaŕiak, nork okerkariak baño gartsuago eta gaŕatsaguago eresi?

Maitetasunaren alaitasun eta naigabeak, Laŕalde, Belzuntzen, Gilbau, Salabeŕi, Elizanburu eta Aŕesek eusko olerkariak, apain eta txukun, abestu dituzte.



(2) Estudios literarios. Lord Macaulay.