Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/109

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Eguraldi ona egiten hasten zuenean, jai egunetan, aldirietako arboladietan paseatzera joaten ziren.

Bidegurutzeek txara sasitsuak zulatzen zituzten non bidexka zuzenek simetrikoki bat egiten baitzuten. Belarra urri eta zanpatua zegoen, baina abarretan hosto xamurrak hasiak ziren irteten; haien inguruan dirdira apur baten emateko ez ziren gai eta ospitaleko geletan eguzkipean aurpegia tolesten duten irribarre gezaminezko haurrak ziruditen.

Errepide ertzean edo laharrik gabeko agerrunetan esertzen ziren gosaltzeko. Ez zirudien