Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/110

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

ezer ikusten zutenik, hori dena mendean zuten, txorien oihu zorrotzak, itxura akasduneko kimuak, metaturiko belarra; haien bizitzaren giro lodiak hemen ere inguratuak zituen, haiengandik antzeko lurrun astun eta garratz bat igotzen zen.

Eramana zuten haiekin euren atsedenetako adiskidea, haien haur ttiki bakartia.

Haurrak, haiek aukeratutako lekuan kokatzen hasten zirela ikusten zuenean, haren aulki tolesgarria irekitzen zuen, haien ondoan paratu eta, bertan kokorikatua, lurra zulatzeari, hosto lehorrak eta harritxoak pilatzeari ekiten zion.

Haien hitzek, udaberri hartako lurrin artegagarriekin nahasturik, itzalez beteak non zalantzazko formak mugitzen baitziren, haurra inguratu egiten zuten.

Aire lodia, hauts bustik eta izerdiek likatuxea itsatsi egiten zitzaion, haren larruari, haren begiei zetxekien.

Beste haurrekin zelaian jolasteko haiengandik urruntzeari uko egiten zion. Hantxe geratzen zen, erantsia, eta, irrika goibel batez betea, haiek esaten zutena xurgatu egiten zuen.