Orri hau balidatu da
Alpakazko mantal beltzarekin, kateorratzez harturiko haren gurutzearekin astero bularraren gainean, neskato ezinago «erreza» zen, oso haur otzan eta zentzuzkoa: «Haurrentzako al da hori, Andere?» galdetzen zion paper dendako saltzaileari, ziur ez zegoenean, irudidun kazeta edo liburu bat erosterakoan.
Ez liteke inoiz ahal izan, oi, ez, ez liteke munduko deusengatik ahal izan, jadanik adin hartan, dendatik atera begirada horrekin haren bizkarrean ezarririk, haren bizkarraren luzera osoan atea irekitzera zihoanean irteteko, paper dendako saltzailearen begirada.