Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/128

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Handia zen orain, arrain txikia handi bilakatuko da, jakina, denbora laster doa, a!, hogei bete egin ondoren urteak gero eta lasterrago doaz, ez al da hala? Haiek ere iritzi horretakoak al ziren? Eta haien aurrean egoten zen haren soineko beltzarekin, den denarekin ongi doana, eta gainera beltzak, erabateko egia da, beti janzten du... eserita egoten zen, eskuak gurutzaturik eskuko zorro egokiaren gainean, irribarretsu, buruaz baiesten zuela, gupidatua, bai, adituta zeukan jakina, bazekien nola luzatu zen euren amonaren hilzoria, hain zen sendoa, pentsa bada, haiek ez ziren gu bezalakoak, bere adin horretan hortz guztiak zituen... Eta Madeleine? Haren senarra... A, gizonak, umerik izatea balute, bakarra lukete, jakina, ez lirateke bigarren aldiz hasiko, haren ama, andre gajoa, beti errepikatzen zuen — Oi! oi! aitak, seme-alabak, amak! — nagusia neska zen, lehendabizi mutikoa eduki nahi izan zuten arren, ez, ez, goizegi zen, ez zen oraindik altxatu, joan egin behar, ez zuen haiengandik alde egin behar, hor geratu behar zen, haien ondoan, ondo-ondoan, ahalik eta hurbilen, ulertu egiten zuen jakina, hain den atsegina, anaia nagusi bat, burua mugitzen zuen, irribarre egiten zuen, oi, hura