lehendabizikoa ez, oi, ez, egon zitezkeen guztiz lasai, hura ez litzateke mugituko, oi, ez, bera ez, ez lezake hori bat-batean hautsi. Isilik egon; haiei so egin; eta amonaren gaixotasunaren erdi-erdian zutitu eta, zulo itzela eginik, suntsitutako hormekin behaztopatuz alde egin eta kale grisen luzera osoan kukubilkaturik zelatan dauden etxe tartean oihuka korrika egin, atarietan eserita aire hozkirrian egurasten ziren atezain andereen oinen gainetik iraganaz ihes egin, aho okertuaz korrika egin, segidarik gabeko hitzak oihukatuz, atezainek jertsearen gainetik burua altxatuko zuten bitartean eta euren senarrek egunkaria jaitsi eta belaunetan utziko zuten eta haren bizkarraren luzera osoan, kaleko kantoia pasatu arte, euren begirada ezarriko zuten.
Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/129
Itxura