Orri hau balidatu da
Batzuetan, haiek ikusten ez zutenean, gizonak ahal izaten zuen poliki —haren inguruan zerbait bero, bizi aurkitzen saiatzearren— eskua pasatu buffeteko zutabearen luzeratik... haiek ez zuten ikusiko edo agian uste izango zuten — oso zabaldua zen mania eta, bestalde, ez-kaltegarria — «zura ukituz» zori txarra uxatu besterik ez zuela egiten.
Sumatzen baldin bazuen haren gibelean euren begirada berari so eginez, gaizkilea bezala, film barregarrietan, zeinak, poliziaren begirada haren bizkar aldean sumatzean, bere keinua axolagabekeriaz bukatzen baitu, itxura ahalkegabe eta xaloa emanez, jotzen zuen —guztizko lasaitasuna