Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/134

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

ematearren— eskuineko eskuaren hiru atzez, hiru aldiz hiru, uxatzeko benetako keinu eraginkorra. Hurbilagotik jagoten zuten, haren gelan Biblia irakurtzen atzemana izan ondoren.

Gauzakiak ere hagitz mesfidatzen ziren harekin, eta aspaldidanik, txikia zelarik hauek errekerituak izan ondoren, haiei heltzen saiatua izan ondoren, haiekin itsasten, haiekin berotzen saiatu ondoren, «funtzionatze»-ari, hark haietaz nahi zuen bilakatzeari uko egina zioten, «haurtzaroko oroimen poetikoak». Arrunt motel zeuden, gauzakiak, tente oso, aurpegia ezabatua zuten, anonimoa, estiloko zerbitzariena; ezagutzen zuten haien eginkizuna eta uko egiten zioten erantzuteari, beldur, dudarik gabe, kaleratuak izatearen.

Bestalde, baina, oso gutxitan, keinu herabeti ttipi hori baino ez zion baimentzen bere buruari. Lortua zuen pixkanaka bere mania alu guztiak menperatzen, izan ere gutxiago zeukan orain normaltasunez toleratuak zirenetarik; ez zituen bildumatu ere egiten — guztien bistara, pertsona normalek egiten zutena — posta zigiluak. Ez zen inoiz ere gelditzen kalearen erdian begiratzeko — garai batean bezala, paseoan, bere neskameak,