Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/139

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Itsusiak ziren, motelak ziren, arruntak, nortasunik gabeak, sobera aspaldikoak zinez, klixeak, pentsatzen zuen emaztekiak, anitzetan ikusiak zituela deskribatuak nonahi, Balzacenean, Maupassant, Madame Bovaryrenean, klixeak, kopiak, kopia baten kopia, pentsatzen zuen.

Hain zukeen gustukoa izan haien errefusatzea, haien eskuratzea eta hagitz urrutira aurtikitzea. Baina haiek jarraitzen zuten haren inguruan lasai-lasai, irribarre egiten zioten, atseginak, duinak baina, arras prestuak, aste osoan zehar lan eginak ziren, ez zuten haien bizitza osoan euren burua ez beste baliatu, ez zuten ezer eskatzen, noizean behin bera ikusi ez besterik; berregokitzea apur bat bera eta beraien arteko lokarria, hor zegoela sentitzea, beti zegokion lekuan harekin lotzen zituen haria. Galdetu