Orri hau balidatu da
Euren aurpegiak miatzen zituzten ispilu armairuetatik aldentzen ziren gogotxarturik. Oheetan agontzen ziren: «Zerbitzatua da, zerbitzatua da» zioen andreak. Mahai inguruan familia biltzen zuen, nor bere zuloan ezkutatua, bakarti, muzin, lur jota. «Baina zer gertatzen zaie neke itxura hori beti emateko?» zioen berak andere sukaldariarekin hitz egiten zuenean.
Orduak eta orduak ematen zituen sukaldariarekin hizketan, mahai inguruan asaldatua,