Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/22

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

asaldatua beti, beraientzako jakiren bat edo edabeak prestatuz, etxera etortzen ziren pertsonak, lagunak kritikatuz: «ilundu egingo duen urliaren ilea, amarenaren antzekoa izango da, eta tente; permanenterik behar ez dutenek suerte handia dute». — «Andereñoak ile polita dauka» zioen sukaldariak, «sarria da, polita, kizkurtzen ez den arren». — «Eta sandia, ezer ere utzi ez dizulakoan nago. Zekenak dira, zekenak, eta badute dirua, dirua badute bai, nazka ematen du. Eta ez dute ezertan gastatzen. Egia esan, nik ez dut ulertzen.» — «Ez ba!» zioen sukaldariak, «ez, ez dute beraiekin eramango. Eta alaba, oraindik ezkondu gabe, eta ez dago gaizki, ile ederra dauka, sudur ttikia, eta oso oin politak.» — «Bai, ile polita, egia da» zioen berak, «inork ez du maite, berriz, badakizu, ez dute gogoko. Oi! Barregarria, benetan».

Eta gizonak, gogoeta apal eta koipetsua, oinperatzailea, sukaldetik filtratzen sentitzen zuen, hor bertan beti oinperatzaile, hor bertan beti, inguruan biraka, biraka, zorabiaturik bailiran baina gelditzerik izango ez balute bezala, goralarriturik bailiran baina gelditzerik izango ez balute bezala, batek atzazalak kosk egiten dituen bezala, azala