Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/27

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Kale txiki lasaietan ostatu hartzera ziren etorriak, Panteoi atzean, Gay-Lussac izeneko kale aldean edo Saint-Jacques inguruan, etxarte ilunetara ematen zuten etxebizitzetan, baina guztiz itxuroso eta erosoak zirenak.

Hemen hau eskaintzen zitzaien, hau eta nahi zutena egiteko askatasuna, nahi zuten bezala ibili, edozein jantzirekin, edozein aurpegirekin, kale txiki eta xumeetan zehar.

Hemen ez zitzaien inongo jokamolderik eskatzen,