Orri hau balidatu da
maizterra»-rekin topo egiten zuten, institutuko irakaslea, laurak aldian, haren bi semerekin eskola saioetatik itzultzen zelarik. Begi zurbiletako aurpegi luzeak zeuzkaten hirurek, distiratsuak eta garbiak bolizko arrautzak bailiran. Etxeko atea, une batez, erdi irekitzen zen pasa zitezen. Sarrerako parketean ipinitako feltro lauki txikietan oinak jartzen ikusten zitzaien — eta isiltasunez alde egiten, korridoreko amaiera ilunerantz labaintzen.