Orri hau balidatu da
Emaztekiek erdi adierazitako kontuak esaten zituzten ahopean, begirada galdua eta barrutik ezin bide azaldu sentimendu sotil eta delikatu bati jarraituz bezala.
Gizonak zirikatu egiten zituen: «Eta zergatik? Eta zergatik? Zergatik ni nerekoia? Zergatik misantropoa? Zergatik hau? Esan, esan!»
Haien baitan, bazekiten, joko bat egiten zuten, amore ematen zuten. Batzuetan, harengan, haien zuzentzeko batuta bat baino ez zuten ikusten,