Orri hau balidatu da
zatarkeriaz, orain ez bada, aukerarik txikiena izatean behinik behin, haren zeharkako, haren era maltzurrari erantzun ezin izango diotelarik.
Hau nekea, ene Jainkoa! Bai nekea gastu hau, etengabeko jauzitxo hori haren aurrean: atzera, aurrera, aurrera, aurrera, eta atzera berriro, orain bere inguruan jira, eta gero oin punttaz berriro ere, begi bistatik kendu gabe, eta albotik eta aurrera eta atzera, atsegin hau eduki dezan.