gabe, ahalik eta leku gutxien okupatzen zuela, etzanda, zer edo zer lehertuko zela itxarongo bailuen, isiltasun mehatxagarri horretan beraren gainean eroriko bailitzan.
Noizean behin, eguzkiak txunditutako zelai erdi hilean, txirriten oihu karrankariak honelako hotz, bakardade, aurkako inguru batean ematen den bertan beherako uzte sentipena eragiten du non larria den zerbait gertatzear dagoen.
Eguzki kiskalgarrripean, belar gainean etzanda, mugitu gabe geratzen da bat, zelatan, itxaroten.
Andreak isiltasunean entzuten zuen, korridoreko paper zahar urdin marradunetan zehar, pintura zikinetan zehar, sarrera ateko zerrailan giltzak egiten zuen hots laburra berarenganaino heltzen zelarik. Langelako atea ixten zela aditzen zuen.
Hantxe geratzen zen, kukubilkaturik beti, itxaroten, ezer egin gabe. Ekintzarik txikienak,