Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/51

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Ez gizonaren aurrean batik bat, ez haren aurrean, geroago, hura hor ez egotean. Baina ez orain. Arriskutsuegia izango zen, moduzkotasunik gabeegia haren aurrean horretaz hitz egitea.

Emaztekia haren zelatan zegoen, hark ez aditzeko tartean jartzen zen, etengabe hitz egiten zuen, hark adia galarazten saiatzen zen: «Krisialdia... eta aurrera egiten ari den langabezia. Jakina, hori gauza argia iruditzen zitzaion, kontu horien jakitun zen hari... Baina berak, emaztekiak, ez zekien... Esan egin zioten hala ere... Baina hark, gizonak, arrazoia zuen, gogoeta egiterakoan, dena hain argi geratzen zen, hain erraz... Harrigarria zen, tamalgarria hainbeste pertsona onen sinplezia ikustea.» Dena ondo zihoan. Pozik zirudien gizonak. Tea edaten zuen bitartean, bihozbera esplikatzen zuen,