Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/52

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

bere baitan seguru, eta batzuetan, masaila zimurtuz, jaki kondar bat harrapatzeko mingaina alboko hortzen aurka presionatuz, hots berezi bat egiten zuen, ziztuaren antzekoa, harengan beti atseginketa, desaxola tonu xehea zeukana.

Baina batzuetan, emaztekiak ahalegin horien guztien eginagatik isiltasuna nagusitzen zen. Norbaitek, harengana zuzendurik, Van Gogh-enak ikustera joana ote zen galdetzen zuen.

«Bai, bai, jakina, erakusketaren ikustera joana zen (ez zen ezer, gizonak ez zuen kasurik egin behar, ez zen ezer, hori guztia esku gainaz baztertuko zuen emaztekiak), sekulan ere zer egin ez dakigun igande arratsalde horietako batean joana zen. Jakina, arras ona zen.»

Aski, aski orain, gelditu beharra zegoen, pertsona horiek ez ziren batere jabetzen, ez zuten ikusten gizona bertan zela, adi zegoela. Emaztekiak beldurra zuen... Baina haiek ez ziren horretaz kezkatzen, jarraitu egiten zuten.

Tira bada, behin eta berriz ekin egiten zutenez geldiarazten ahal ezin zituenez gero — sartzen utz zitzatela. Haientzako okerrago, une batez sar daitezela, Van Gogh, Utrillo edo beste. Hala nola,