Orri hau balidatu da
Izaki samur eta gazteekin, izaki tolesgabeekin izaten zenean, haren hatz geldiezinez haien maneiatzeko, haztatzeko, harengana ahal zen gehiena hurbiltzeko, bereganatzeko behar mingarria, eutsiezinezkoa bizi izaten zuen.
Haietako batekin ateratzen, «ibiltze»-ra eramaten fortunatzen zitzaionean, kalea gurutzatzean, gogor heltzen zion, esku txikia haren esku beroan, atzitzailea, hatz xumeak ez zapaltzeari eutsiz, mugagabeko zuhurtasunez begiratuz gurutzatzen zuen bitartean, ezkerretara eta eskuinetara gero, zeharkatzeko astirik zutela egiaztatzeko, autorik ez zetorrela ondo ikusteko, haren altxor