Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/58

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

txikia, haren haur maitea, gauzatxo bizi eta xamur eta fidakor hura, haren ardurapean zegoena, harrapatua izan ez zedin.

Eta irakasten zion, gurutzatzean, denbora luzez itxaroten, arreta handia izaten, arreta, arreta, arreta handia batez ere, zebrabidetik kaleak gurutzatzean, ezen «aski baita hain gauza gutxi, segundo bat nahaste aski baita istripua gertatzeko».

Eta haren adinaz, aurreratua zen haren adinaz eta haren heriotzaz hitz egitea ere gustatzen zitzaion. «Zer esango duk hik aitonarik ez edukitzean, ez duk hemen izango, hire aitona, zaharra baita, ba al dakik, oso zaharra, hiltzeko garaia laster iritsiko zaiok. Ba al dakik zer egiten den hilda egotean? Berak ere, hire aitonak, amatxoa bazian. A! Non da orain? A! A! Non da orain, maitea? Joan egin duk, jadanik ez dik amarik, aspaldi hilda zegok, haren amatxoa, joan egin duk, ez dik jadanik, hilda zegok.»

Airea geldi eta grisa zen, usainik gabea, eta kaleko albo bakoitzean etxeak altxatzen ziren, etxe masa zapal, itxi eta ilunek inguratu egiten zituzten espaloian zehar geldiro, elkarri eskutik helduta aurrera egiten zuten bitartean.

Eta txikiak astuna zen zerbait sentitzen zuen