Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/59

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

beregan, oztopo egiten zion. Masa bigun eta itogarri bat, nahitaez xurgarazten ziona, beregan bortxa leun eta tinkoa eragiten zuena, irentsi arazteko sudurra zertxobait estutzen ziona, bere burua defendatzeko betarik eman gabe — barrura sartzen zitzaion, poliki eta zuhurtasun handiz trostan zebilen bitartean, bere esku ttikia otzanki emanez, zentzudun oso buruaz baietsiz, azaltzen ziotelarik nola ibili behar zen arretaz eta ondo begiratuz eskuinetara lehendabizi, eta ezkerretara gero, eta kontuz ibili, kontu handiz, istripuaren beldur, zebrabidea gurutzatzean.