Orri hau balidatu da
Andrea kukubilkaturik zegoen besaulkiko txokoan, bihurritu egiten zen, teinko lepoa, irtenak begiak: «Bai, bai, bai, bai», esaten zuen, eta esaldi atal bakoitza baieztatzen zuen buru mugimendu batez. Ikaragarria zen, malgu eta laua, guztiz lisoa, eta bakarrik haren begiak ziren nabarmenak. Bazen harengan estugarria, artegagarria zen zerbait, eta haren malgukeria mehatxagarria zen.
Kosta ahala kosta, zuzendu, baretu behar zitzaion, baina gizagaineko indarrez hornituriko batek bakarrik egin ahal izango lukeela sentitzen zuen gizonak, haren aurrean geratzeko adorea edukiko zuen batek, hor, ongi eserita, beste besaulki