batean patxadan paratua, trankil berari so, buruz buru, haren begirada harrapatzen, haren bihurduraren ikusketari eutsiz. «Beno! nola dago berorri?» horretara ausartuko zen. «Orduan! Zer moduz dago berorri?» hori esaten ausartuko zen — eta gero itxaron egingo zuen. Hitz egin zezala, joka zezala, errebela zedila, hori atera zedila, leher zedila azkenean — horrek ez lioke beldurrik emango.
Baina gizonak hori egiteko adorerik ez luke behin ere izango. Berak ere behar zuen hori geldiarazia, kontrolatua izan ahalik eta luzeen, horren irtetearen saihestea, andrearengandik isuri ez zedin, andrearengan hertsarazi baizik, kosta ahala kosta, bost axola nola.
Baina zer? Zer zen hau? Beldurra zuen, erotu egingo zen, ez zen minuturik galdu behar arrazoitzen, gogoeta egiten. Eta, andrea ikusten zuelarik, beti rol hori jokatzen zuen nora indarrez, mehatxuz —halaxe iruditzen zitzaion―, andreak berak bultza egiten baitzion. Hitz egiten hasten zen, hitz egiten etenik gabe, berdin nortaz, zein zertaz, asaldatua (sugea bezala musikaren aurrean? txoriak bezala boaren aurrean? Ez baitzekien) fite, fite, gelditu gabe, minuturik galdu barik, fite, fite, gelditu