Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/75

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Andrazkoak sekretua ulertua zuen. Denentzat benetako altxorra izan behar zuena non ezkutatzen zen usain egina zen. «Balio eskala» ezagutzen zuen.

Harekin, Rémond etxeko kapelei eta ehunei buruzko solasaldirik ez. Mutur karratuko oinetakoak mesprezatzen zituen barru-barrutik.

Kukurutx bat bezala, herrestan ibilia zen haiengana maltzurki, eta maleziaz «egiazko egia»-ri igarri zion, aurkitutako krema ontziaren aurrean begiak itxi eta ezpainak milikatzen dituen katemeak bezala.

Orain bazekien. Horri lotuko zion bere burua. Ez zuten berriro botako. Entzun, zurrupa egiten zuen,