Orri hau balidatu da
Bera bezalako jende anitz bazegoen, bizkarroi egartsuak eta urrikigabeak, agertzen ziren artikuluei lotutako izainak, leku guztiei atxekitako bareak eta Rimbaud-en izkinetan haien zukua isurtzen zutenak, Mallarmé xurgatzen zutenak, Ulysse edo Malte Laurids Brigge-ren Kaierak, elkarren artean trukatuz, haien ulermen doilorrez likaz estaltzen zituztenak.
«Hain den ederra», zioen hark, eite garbi eta inspiratuaz begiak irekiz non «dibinotasun txinpart» bat pizten baitzuen.