Orri hau berrikusia izan da
Bañan euskaldun orok
Zumala goguan
ibiliaz, daukate
biotzen barruan.
Orrela Iturraldek zer
zezaken orduan?
Agintzaren burua
bertan utzi zuan.
Guda mutillen buru
da gure gizona
ta eusko gudaria
amesten dagona
ez da Carlos bakaldun
ajola zaiona,
baizikan irixtea
euskal zoriona.
Bere semetzat laxter
da arro Ormaiztegi,
ospatsuena bai du
Zumalakarregi.
Edestera nuana
bazaizu latzegi,
jakin zazu guzia
dala emen egi.