Edukira joan

Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/11

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

An Zumalakarregi!
—dio gudozteak—
Ongi etorri! Gora
euskotar semeak!
Azke izan nai degu
emengo jendeak.
Zenbat pozten gaitun zu
emen ikusteak!
 
Oiartzunak berrizten
du alde danetan
gudarien zantzo au,
zoko ta gañetan.
Ongi etorri! dio
otsak mendietan
Ongi etorri! ibaiak
ur eresietan.
 
Bañan gizon artean
beti dago griña
txarra ta alkar ongi
ikusi eziña.
Iturralde zan lengo
buru agiriña;
onekin ezpatzea
zan gauza jakiña.