Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/10

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Iruñan utzi ditu
bere emaztea,
alabatxo kutunak
ta ongi izatea.
Zergatik atsegiñen
truk artu nekea?
Zer ote dan erria
maite izatea!
 
Ortxe bide erdian
dauka beor bat zai;
arin doa gañera
ametskor eta alai.
Esporeak sarturik
tximista laxterkai
dirudi. Emen degu...
Ongi etorri, bai!
 
Aspalditik zai zegon
zure Aberria
ta zenbat maite dezun
emen agiria.
Zure izen ospetsu
ta aintzagarria
guziak maite degu.
Ongi etorria!