Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/9

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

II

Doñu errikoia. Emen degu
gudalburua.

Illunabarra degu
argia gordetzen
dijoala, ludia
beltzez zaigu jazten.
Iruñako arresi
zubia da jexten
eta Arga ibaiorutz
ara zein datorren.
 
Burua makurtuta,
lurrera begira,
gainjanzkien eskutuz
Irurzun urira
zein dator apalkiro?
So bere janzkira!
O! Zumalakarregi
dator bere errira!