Berrogei ta bost urte damazki gañean,
oldoz garbia ager du kopet labañean.
Bizar ta buru-illea anai besarkatzen,
txapel gorri zabala burua estaltzen
ta andik kulunkatzen
zillarrezko borla bat, dizdiz jostatzean,
Larruzko zamar beltza ertz gorriarekin,
loki apañak ditu urre kakotxakin.
Esporeak dirdiraz, ezpata gerrian,
eder agertzen zaigu gabaren erdian.
Sorbalda zabala du ta lepo lodia,
ille beltz antzekoa, urdintsu begia,
itzal bekokia.
Itz gutxiko gizona, gudan ta pakean.
Asmo berrin bat beti dabilkila burun,
par gutxiko gizona, beti dabil itun.
Bañan euskal semeak buru daukatena
zer da, azti, sorgin, guzi lezakena?
Bere abotsen deiaz, bildurrak aztuta,
eriotzaren billa dijoaz sututa
denak itxututa
ta begiratu utsez menpetzen du dena.
Salatari bat eldu da dagon tokira
ta ixillik esan dio zerbait belarrira.
Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/16
Itxura
Orri hau berrikusia izan da