Arratseko nekeak azpiratu gabe
goiz izpiak arki du buruaren jabe.
Gizonak esan dio: —Etsaiak or gora
jate gauzak damazki, janzki ta bolbora...
—Ordun goazen ara,
guretzako ditugu astinduz goi ta be!...
Goiz deia jo baño len zaldizko mutillak
mendian gora doaz eskutuz ixillak.
Burni makil zorrotzak dizdiz argiakin,
beso billuz gogorrak bular sendoakin,
basatien antzera zantzo ta aoiuka,
zaldiak irrintzi ta guziak orruka
dijoaz burruka,
ikusia bai dute etsaia zamakin...
Axut! —dio Zumalak— Ekin ortik gogor!
Bertatik ekin gabe ez da gelditu iñor.
Ta berrogei basati aiek zaldietan
berreunen aurka doaz gudu aldi ontan.
Au ezpataren otsa! Au alkar jotzea!
Ara lurrean bat or, an doa bestea...
Ori jokatzea!
Zein ote da nagusi gaurko gudaketan?
Euskoak atzeraka datozte aldentzen...
Ene, aldi onetan bai dutela galtzen!
Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/17
Itxura
Orri hau berrikusia izan da