Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/18

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Baña norena degu, ausirik guzia,
bakarrik aurreraka zaldizko zuria?
Ai! Zumalakarregi aurrean jarririk,
Axut! —dio berriro— ezpata igiturik.
Ez geigo larririk;
ura an ikusita gurea da auzia;
napartarren odola jarri da irakiten
ta berriz aurreraka diote ekiten.
 
Andik laxter dijoa euskoen aldera
etsaiak berentzako zuten zama bera.
Guda-mutil berriak badute fusilla,
zarrak janzki berriak. Zenbat bala milla!
Joan bai dira billa
zeuden lekutatikan arin ekartzera.
Eusko zaldikarriak zein kementsu diran....
Ez da jaio besterik egundo lurbiran!
 
Orrela du Zumalak gudoztea geitzen,
bene esana zintzoki bai dute egiten.
Gutxitikan asita, gero ta geiago,
gaur guda-mutil salla ugaria dago
ta indartsuago.
Ara bi gudalozte alkar purrukatzen.
Zergatikan ordea dabiltza euskoak?
Beren ustez zaitutzen asaben Fueroak!