Edukira joan

Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/19

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

IV

"Basarri"
bertsolariak oitura
dun doñuz.
Indartu dira
euskotarrak.

Asieratik gudari gutxi
bazegon Euskalerrian,
ikusi orain Zumala bidez
ozteak, zutik, sallian.
Zenbat nekekin bilduak ditu
gose utsaren erdian!
Gaur Españiko gudalburuak
maiz jartzen ditu larrian.
 
Liberal auek partetan beti
azaltzen dira nagusi;
baña gureak guda-lurrean
geien alditan du ausi.
Orain Zumala apur dutela
diote; bañan ikusi,
esan ondoren, bere aurrean
nola dabiltzan igesi.