Edukira joan

Pobriaren suertia

Wikitekatik
Pobriaren suertia
Bilintx

Pobriaren suertia


Beste alibiyorik
pobriak ez daka
negarrez jaio eta
bizi arrastaka,
galtzarbian kolkuan
nun-nai arraskaka,
erropetan koipia,
zikiña ta kaka.
Jendiak ikustian
artutzen du lazka,
danak pasatzen zaizka
ondotik presaka;
nai baldin badu ibilli
kalian bueltaka,
ateratu orduko
etxetikan anka,
mutill txikiyak ditu
atzetik millaka,
azanariyo ero
patata tiraka;
zakurrak ere asten
zaiozka zaunkaka,
aberiak tiratzen
diyote pullanka;
danak, kristau ta abere,
guziyak txandaka
gizarajua dute
ibiltzen burlaka;
batek obe luke izan
pobre bañon kaka.