Edukira joan

Tropismoak 24

Wikitekatik
Tropismoak  (2021) 
Nathalie Sarraute, translated by Luis Alfonso Lopez Labrador

XXIV

Gutxitan azaltzen ziren, haien etxebizitzetan ezkutatuak gelditzen ziren, haien gela ilunen barru-barruan eta zelatan egoten ziren.

Telefonoz deitzen zioten elkarri, ikusmiratu egiten zuten, gogora ekartzen zuten, kolpez zakarki hartzen zuten arrastorik txikiena, zeinurik leunena.

Batzuk haren amak ordukako jostuna behar zuela aditzera ematen zuen egunkariko iragarkia ebakitzen gozatzen zuten.

Dena gogoratzen zuten, arretaz zaintzen zuten; eskutik elkarri helduz oso biribil estuan, hura inguratu egiten zuten.

Aurpegi erdi ezabatu eta lausotutako haien anaidi apalak haren inguruan irauten zuen biribilean.

Eta haien artean labaintzen saiatzearren era lotsagarrian herrestan ikusten zutenean, berehala jaisten zituzten elkarri lotutako eskuak eta, denak batera kokoriko jarriz haren inguruan, geldiarazten zuten haien begirada huts eta tematiarekin, haien haur irribarretxoarekin.