XVI. mendeko espioitza gutunak/10. gutuna

Wikitekatik
XVI. mendeko espioitza gutunak  (1597-1598) 
10. gutuna
Agiria: AGS E180 SF

Transkripzioa

Jauna: pensa beza zure senoriac emen ziertozat / dadouquaien berriric baizen gastigazen estudala nic. / Gastigatou ditoudan asquen beriac Arochelatic etorry / ziren patachetaco jentiac esan zuten. Nere adisquide / ingles bat Bayonan izanez tardatou dout anbat tenpora / zerbait berry gastigazera. Egoun, zoin baita igandea, / gonbidatou ditout sey ingles, berriric neon denean / lasterenic sentizen douenetaric: esan didata armadas esin / partitou zirenian, almirantaren ounzia gouchi bat / descalabratou zizagela eta tenpora gaizac partida bat / finnis terraco partidara egosy zitouela, baina gero / biourtouric almirantaren lecoura bella egin zuela / goustioc elcarequin norat estaquie, eta daude beroc ere / espantatouric, nolas esten berry segouroric agery, esta / Amianscoric ere deusic agery. Patachan ecary zitousten / berryec baizen estoue emengo inglesec sinnestouric / Barzalonara iouan direla. Don Antonio hor egotou zena / eregeac preso artou duela esan didate segouro. Marechal / Monsieur de Biron omen da, nabasquy aditou du gobernadorea nola conpaytarzun batean jouan den. Jauna, deus / berric denean eztout faltaric eginen gastigazera eta / edouquy naza, bety bezala, bere serbizary humbletan.

Grafia gaurkotuaz

Jauna: pensa beza zure señoriak emen ziertotzat dadukaien berririk baizen gastigatzen eztudala nik. Gastigatu ditudan azken berriak Arroxelatik etorri ziren pataxetako jentiak esan zuten. Nere adiskide ingles bat Baionan izanez tardatu dut anbat tenpora zerbait berri gastigatzera. Egun, zoin baita igandea, gonbidatu ditut sei ingles, berririk neon denean lasterrenik sentitzen duenetarik: esan didate armadaz ezin, partitu zirenian, almirantaren unzia gutxi bat deskalabratu zitzaiela eta tenpora gaitzak partida bat Finisterrako partidara egotzi zituela, baina gero biurturik almirantaren lekura bela egin zuela guztiok elkarrekin, norat eztakie; eta daude berok ere espantaturik, nolaz ezten berri segurorik ageri, ezta Amianskorik ere deusik ageri. Pataxan ekarri zituzten berriek baizen eztue emengo inglesek, sinesturik Barzalonara juan direla. Don Antonio hor egotu zena erregeak preso artu duela esan didate seguro. Marexal Monsieur de Biron omen da, nabaski aditu du gobernadorea nola konpaitarzun batean juan den. Jauna, deus berrik denean eztut faltarik eginen gastigatzera, eta eduki naza, beti bezala, bere serbitzari hunbletan.