Edukira joan

XVI. mendeko espioitza gutunak/11. gutuna

Wikitekatik
XVI. mendeko espioitza gutunak  (1597-1598) 
11. gutuna
Agiria: AGS E180 SF

Transkripzioa

Jauna: egoun, zoin baita oste egouna, etorri da / gizon bat nere semearequy minzazera, non esan baitu / egoun douela ogeie eta irou egoun Amianstic / partitou dela. Dio ezin ogeye eta amabost mila / guizon Amiansy daozala, oura ounat partizean / zaudela asaut andi baten emaiteco. Geiago dio / ezin Inglateraco ereguiac Calis asetiatou douela. / Armadaren berriric ezta deusic, eta es besteric / merechi douenic, zure senoriary dino denic / gastigazera. Nabasquy aditou dou gobernadorea / biourtu dela Bayonara, eta ounenberzerequin / geldize naiz, bety bezala, serbisary humblea.

Grafia gaurkotuaz

Jauna: egun, zoin baita osteguna, etorri da gizon bat nere semeareki minzatzera, non esan baitu egun duela ogei eta iru egun Amianstic partitu dela. Dio ezin ogei eta amabost mila gizon Amiansi daotzala, ura unat partitzean zaudela asaut andi baten emaiteko. Geiago dio ezin Inglaterrako erregiak Cal[a]is asetiatu duela. Armadaren berririk ezta deusik, eta ez besterik merexi duenik, zure señoriari dino denik gastigatzera. Nabaski aditu du gobernadorea biurtu dela Baionara, eta unenberzerekin gelditze[n] naiz, beti bezala, serbitzari hunblea.