XVI. mendeko espioitza gutunak/12. gutuna
←11. gutuna | XVI. mendeko espioitza gutunak (1597-1598) 12. gutuna |
13. gutuna→ |
Agiria: AGS E180 SF |
Transkripzioa Jauna: bart, zoin baiquendouen aste/artea, gobernadoreac gastigatou dio / nere semeary digoala ara: dio ezin aberty/mentou izan douela Espainiaco armada / parte ounetarat ourbilzen dela, eta / jougazen douela edo Bagonara edo Arochelara / gainera eldou dela. Egoun partizeco zegouen / aren amandrea corterat, semea ere bay, / bide zati batean aconpainiazeco, eztaquit / orain zer egingo douten. Inglesaren beriric / esta deusic, Fransiacoric ere ez cautouric, / baina gobernadorea asegouratou omen doue / ezin eregec Amiansco gobernadore bere seme bastarta / egin douela, eta amorantiaren aita lotinent, / eta anaga by conpania entretenitourequin / barnea; badioge ezin ala egin badou ereguec / egoundaino izan den baino triboulazio / andiagoa izanen dela Franzian, hanbat jaun / prinzipal ouziric miserable ec egin batitou. / Orain parte ounetan diren berriac ogec / dira eta mana naza zertan serby al deca/queda zure senoria, ezin borondate osoare/quin aurquitouco nau effectouazera. Erytar/zun ory nai nouque balis parte ounetaric. / Ouroutian gouardac ifeni ditoue oran berris / poutougues bazouec ounat zeren pasatou / dire, eta adieu, zure serbizary humblea. / [In margine] De la de Ortubia. |
Grafia gaurkotuaz Jauna: bart, zoin baikenduen asteartea, gobernadoreak gastigatu dio nere semeari diyoala ara: dio ezin abertimentu izan duela Espainiako armada parte unetarat urbilzen dela, eta juiatzen duela edo Baionara edo Arroxelara gainera eldu dela. Egun partitzeko zeguen aren amandrea korterat, semea ere bai, bide zati batean akonpainiatzeko, eztakit orain zer egingo duten. Inglesaren berririk ezta deusik, Franziakorik ere ez kauturik, baina gobernadorea aseguratu omen due ezin erregek Amiansko gobernadore bere seme bastarta egin duela, eta amorantiaren aita lotinent, eta anaia bi konpania entreteniturekin barnea; badioie ezin ala egin badu erregek egundaino izan den baino tribulazio andiagoa izanen dela Franzian, hanbat jaun prinzipal utzirik miserable ek egin ba[i]titu. Orain parte unetan diren berriak oiek dira eta mana naza zertan serbi al dezakeda[n] zure señoria, ezin borondate osoarekin aurkituko nau efektuatzera. Eritarzun ori nai nuke baliz parte unetarik. Urrutian guardak ifeni ditue oran berriz Pu[r]tuges batzuek unat zeren pasatu dire; eta adiu, zure serbitzari hunblea. [In margine] De la de Ortubia. |