XVI. mendeko espioitza gutunak/2. gutuna
Transkripzioa Jauna: eztout faltatou nai izan zure senoriary / parte emaitere nere osasounas eta etoraras. Zure / senoriaren carta emen batou zaita contentou asco / eman baitit, ascotant el dadila nire merchede egitera. / Parte ounetaco berriric nic gastiga al dezaquedana da / erege jauna Amiansen setio dagoela eta jente / asco digoala socorrira, Paris eta Arouan tradizioz / arzer ditouela esagac, baina goustiac descoubritou / direla eta gente asco presounero dagoela eta / joustizia egiten douela chait andiro. Inglesas den / bezenbatean emengo asmouac dire armada partitou / zela. Parte ounetaco ounzi bat oran etorri da eta / esan didate estela deus memorioric Londresen esan den / armada orresas. Ni izandou naizen parte artan / esta deus propositoric asegin darzunecoric, baizen / Agramonteco jaunaren lotinenta Mousieur de / Sansac egoun gousties ouste doue cortetic. Berry / segouroric ordouan jaquingo dougou eta estout / faltatouco zure senoriary parte emaitera eta / arte ounetan agin biezat zertan zerby al dezaquedan. |
Grafia gaurkotuaz Jauna: eztut faltatu nai izan zure señoriari parte emaitera nere osasunaz eta etorraraz. Zure señoriaren karta emen batu zait, kontentu asko eman baitit. Askotan el dadila nire merxede egitera. Parte unetako berririk nik gastiga al dezakedana da errege jauna Amiansen setio dagoela eta jente asko diyoala sokorrira; Paris eta Aruan tradizioz hartzer dituela etsaiak, baina guztiak deskubritu direla eta jente asko presunero dagoela, eta justizia egiten duela txait andiro. Inglesaz den bezenbatean, emengo asmuak dire armada partitu zela. Parte unetako unzi bat oran etorri da eta esan didate eztela deus memoriorik Londresen esan den armada orrezaz. Ni izandu naizen parte artan ezta deus propositorik atsegindarzunekorik, baizen Agramonteko jaunaren lotinenta, Mousieur de Sansac, egun guztiez uste due kortetik. Berri segurorik orduan jakingo dugu eta eztut faltatuko zure señoriari parte emaitera eta arte unetan agin biezat zertan zerbi al dezakedan. |